Jasone Osoro omenduta, zabalik da Geure Gelatik liburu azoka

160

Deskribapena

Zabaldu dute Geure Gelatik liburu azoka. Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatzen duen azokak emakume idazleen euskarazko lanei aitortza egitea eta haien lana hedatzea du xede; eta, hain justu, Jasone Osoro idazle elgoibartarrari omenaldia eginda ireki zuten atzo Portaleburu aretoan hiru egunean irekita egongo den azoka. Mariasun Landa iazko omenduaren eskutik jaso zuen oroigarria Jasone Osorok, eta bide batez, 'Arrakasta' bere lehen saiakera liburua aurkeztu zuen hark.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej