• Erlo
  • Erlo
  • Erlo

Erlo Telebista

Gaur egun ERLO telebista duguna zerbait bizia da, dinamikoa. Seguraski etorkizuna oparoa izaten baldin bada handitzen joango den egitasmoa dugu. Baina gaur egunerarte egindako ibilbidea aztertzea ere ez legoke gaizki:

Telezerbitzuak S.A.k, Zarauzko udalarekin batera 1991tik etengabe Zarauztarrei toki telebista zerbitzua eman dio urteetan zehar. Urte hauek ez dira alferrik joan eta esan daiteke Zarauzko Telebistak eta bere lan taldeak eskarmentu nahikoa azaldu dutela urte guzti hauetan kalitatezko toki telebista egiteko.

Urteetan zehar Zarauzko Telebistaren ekarpena handitzen joan da. gaur da eguna egunean ordu eta erdi egiten duela barne produkzio bezala. Horretarako gainera behar bezala ornitua dago Telezerbitzuak SA enpresa.

Baina TDT lege berriaren aurrean eta ikusita bailarako zerbitzua eman behar dela, kezka horrekin, zerbitzu integrala eman asmoz aurrera pausu garrantzitsu bat eman zuen, Telezerbitzuak SA enpresak: bailara mailako Uroladeko Komunikabideak S.L. enpresa berria sortu zuen, non bertan sartzen den Zarautz Telebistaren aktibo guztia eta Azkoitia-Azpeitiko Kaito Telebista ere zerbitzari bezala integratzen den. Erronka honen aurrean uste dugu bailararako eskeintza ona emateko moduan gaudela, bi toki telebista horien esperientzia uztartzen delako. Gainera Goiherriko Ikuskari SL.k partaidetza du proeiktu berri honetan. Goiherriko Ikuskarik SL, Goierri Telebista eta 28 kanala, Tolosaldea Telebistako partaidea da .

Hau esanda, tdt lehiaketara Urolaldeko Komunikabideak S.L. enpresa aurkeztu da, aipatu ditugun eragile guzti horien esperientzia eta bitartekoak aprobetxatuz.

Urolaldeko Komunikabideak S.L.k erronka berezia dauka datorrean urteotan. Bailarako telebista izateko lehen pausuak eman ditugu. Zarautz Telebista eta Kaito Telebistako edukiak elkartrukatuz hasi zen elkarlana. geroago, Kaitoren hedapen sistema egokitu da, Zarautzko egoitzatik seinalea banatu ahal izateko. Lehendabizikoz, bailarako toki telebista itxura eman genion honekin. -Helburu hau betetzeko, hainbat moldaketa egin ditugu: lan egiteko egitura aldatu, lan talde handiagoa osatu, eta Zarauztik Azpeitia aldera seinalea hedatzeko gailuak jarri. Esfortzu handia egin da, etorkizunaren aurrean sendoago egoteko.

INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej