Ostiral Santu arratsaldeko prozesioa 2024

395

Deskribapena

Aste Santuko ekintzetan murgilduta jarraitzen du Azkoitiak. Ostiral Santuko prozesioak izan ohi dira herritarrek gehien itxarondako hitzorduak, eta argi gelditu da hori arratsalde partean parrokiaren aurrealdean eta Plaza Berrian jendetza bilduta. Eguraldiari begira zeuden herritar gehienak ea ateri eutsiko zuen, eta tanta gutxi batzuk bota dituen arren, ohiko moduan egin dute ekitaldia. 17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna izan da parrokian, eta hori amaitzean, prozesioa egin dute, parrokiatik abiatuta. 11 pauso eraman dituzte herritarren artean. Ostiral Santuan ohi den moduan, iluntzean beste prozesio bat egingo dute: Hilobirako Prozesio Santua, hain zuzen ere, 21:30ean hasita, Parrokiatik.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej