Gaur goizean jokatu da Kobaz Kobaz mendi lasterketa Zestoan

477

Deskribapena

Angulo, Urrutia, Legorburu eta Zubillaga izan dira Kobaz Kobaren bi probetako txapeldunak Gaur jokatu da Zestoan VIII. Kobaz Koba mendi lasterketa, 625 korrikalarik parte hartuz; iazko edizioan baino 133 gehiago. Bi proba jokatu dira Zestoako plazan irten eta bukatuz. Irteeran aurrenak 26 kilometroko Zaldei ibilbideko parte hartzaileak izan dira, 09:00etan irten dute. Segidan, 09:45ean,15 kilometroko proba den Artzei ibilbidean parte hartu duten korrikalariek irten dute. Aurten ere festa eta kirola uztartu ditu Kobaz Koba probak, eta ibilbideetako hainbat gunetan eta Zestoako kaleetan eta plazan jende asko bildu da korrikalariak animatzeko. Artzei ibilbideko podiuma osatu dutenak izan dira helmugara iristen aurrenak: gizonetan, Ibai Angulo urrestildarrak irabazi du eta emakumeetan, Ainara Urrutia aretxabaletarrak. Urrutiak higarren urtez segidan irabazi du Kobaz Kobako proba motza. Zaldei ibilbidea bukatzen aurrenak, gizonetan, Iraitz Legorburu getariarra eta, emakumeetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan dira.

Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej