Kiroletik Bagoaz Euskaraz sariketako aitortza jaso du Arritxu Iribarrek

312

Deskribapena

Arritxu Iribar Euskadi Irratiako kirol esatari zumaiarrak Eusko Jaurlaritzaren ‘Kiroletik Bagoaz Euskaraz’ sariketako aitortza jaso du. Lehen edizioko saria Aritz Olagoik jaso du, kirol entrenamenduetan euskara sustatzeko metodologia zehatza garatzeagatik. Iribar saria jasotzeko hautagaien artean zen, eta atzo Donostiako Aquariumen egin zuten ekitaldian Iribarri nahiz beste hamar norbanakori eta erakunderi egin zien aitortza Eusko Jaurlaritzak. Iribar pozik agertu zen diploma jasota.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej