Itsasoan da Zumaian ondutako 'Edda Goelo' itsasontzia

335

Deskribapena

Itsasoan da Zumaiako Balenziaga ontziolak eraikitako Edda Goelo itsasontzia. Goizeko zortziak zirenean askatu dituzte ontzia Sarauneko moilara lotzen zuten sokak, eta atoiontzien laguntzarekin Zumaiako portua utzi du. Ikusmina sortu du haren itsasoratzeak; izan ere, herritar ugarik lagundu diote ontziari portutik itsasorako bidea egiten. 2022ko uztailean uretaratu zuten aurrenekoz Edda Goelo, baina ordutik, Sarauneko moilan egon da itsasoratu aurreko beharrezko azken lanak egiten. Ontziak 83,5 metroko luzera du eta 18,6 metroko zabalera. 60 pertsona eraman ditzake, tripulazioa osatuko duten hogei lagun eta beste 40 teknikari. Gainera, offshore parkeak mantentzeko berezia den 30 metro inguruko garabi teleskopikoarekin itsasoratu da ontzia. Hain zuzen, Siemens Gamesarentzako egin dute Edda Goelo, eta Frantziako Bretainiako Saint-Brieuc hiriko badian egingo du lan, zehazki Iberdrolak han duen parke eolikoan. Edda Goelo ontzi inudea izango da turbina eolikoetako teknikarientzat, itsasoko turbina eolikoetan mantenu-lanak egiten dituzten bitartean.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej