Plastiko bilketa egin dute Iñurritzako biotopoan

379

Deskribapena

Hezeguneen bosgarren Eguna ospatu dute gaur Zarautzen. Armakurka natur taldeak egin du Iñurritzako biotopoan plastikoak biltzeko deia, eta dozena bat lagun aritu dira goizeko 09:00etan hasita, gune horretara isuritako hondakinak biltzen. Zubiaurre-berri baserriaren aurrean elkartu dira, eta handik ibai aldera jo dute parte hartzaileek. Bi taldetan banatuta, hiru ordu inguruan aritu dira plastikoak biltzen ibaiaren bi aldeetan. Martxel Aizpurua Arkamurka natur taldeko kideak goizak emandakoaz hitz egin du.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej