Hutsik egin dabe, eskualdean izan dira Olentzero eta Mari Domingi

869

Deskribapena

Gabon Eguna izan zen atzo, eta Olentzerok eta Mari Domingik eskualdeko herriak banan bana bisitatu zituzten. Zenbait herritara goiz-eguerdian iritsi ziren eta besteetara arratsalde partean. Herri guztietan harrera beroa jaso zuten bi ikazkinek, ilusioaren piztaile baitira bai Olentzero eta bai Mari Domingi. Etxeko txikienek urduri itxaron zieten bi lagunei, baina behin beraien ondoan, goxo hartu zituzten. Une hori, gainera, oparien eta ametsen eskutitzak emateko baliatu zuten gehienek. Eguraldia lagun, Gabon egun aparta igaro zuten Olentzerok eta Mari Domingik eskualdean, eta behar besteko indarrak eta animoak bildu zituzten bart gauean Euskal Herri osoko etxeetara iritsi aurretik.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej