Ostiraleko pilota partidarako materiala hautatu dute pilotariek

912

Deskribapena

Ostiralean hasiko da bi-bitako pilota txapelketa, eta azken urteetan bezala, aurten ere Azkoitiko Gurea pilotalekuak hartuko du txapelketaren irekierako partida. Lehen mailako nahiz promozio mailako eskuz binakako partidak ikusi ahal izango dituzte pilotazaleek herriko frontoian. Lehen mailako lehian, Ezkurdia eta Tolosa ariko dira batetik, eta Pello Etxeberria lau eta erdiko txapeldunordea eta Zabaleta bestetik. Promozio mailan, berriz, Egiguren V.a-Eskuza eta De la Fuente-Bikuña bikoteek jokatuko dute. Lehen mailako pilotariek gaur egin dute pilota aukeraketa Gurea frontoian, eta pilotez nahiz aurkariez hitz egin dute gero Tolosak, Ezkurdiak eta Zabaletak, hurrenez hurren
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej