Baserritar jantziak, askotariko postuak eta jan-edana, Zumaiako Euskal Jaian

1261

Deskribapena

Baserritar jantziak, askotariko postuak eta jan-edana, Zumaiako Euskal Jaian. Beste urte batez, eguzkitsu esnatu da Euskal Jai eguna Zumaian, eta herritarrek ez diote festari uko egin. Baserritar jantziak soinean atera dira zumaiar asko eta asko gaurko egunaz gozatzera, eta goizetik jende ugari elkartu da azokaren eta jan-edanerako postuen bueltan. Ohi bezala, artisauen eta jakien askotariko postuak ipini dituzte Alde Zaharreko kaleetan, eta asko izan dira horietan jarritako produktuak dastatzera edo erostera animatu direnak. Hainbat saltzaile aurrenekoz bertaratu dira Zumaiako Euskal Jaira, eta beste hainbatek errepikatu egin dute. Eguerdian, bertsotan aritu dira balkoitik balkoira Oihana Iguaran eta Sustrai Colina, eta gerizpetik entzun dituzte bertsoaldiak udaletxe atarian elkartu direnek. Festarako pronto eta gogotsu agertu dira kalean elkartutako herritarrak. Arratsaldean jarraituko du festak, sagardo dastaketarekin.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej