Salbatoreetako konpartsak dantzaz, Afrikako kolorez eta festa giroz bete du Getaria

1531

Deskribapena

Salbatoreetako konpartsak dantzaz, Afrikako kolorez eta festa giroz bete du Getaria. Lau urteren ondoren, kolorez eta dantzaz bete du Getaria salbatoreetako konpartsak. Atzo, Salbatore egunean, atera ziren kalera konpartsako ehundik gora lagunak Afrikako koloreak izeneko dantza ikuskizuna eskaintzera, eta jende ugari bertaratu zen haien emanaldia ikustera. Hain zuzen, 84 bikotek, 168 herritarrek parte hartu zuten emanaldia. Aurrena, moilan eskaini zituzten dantzak, eta ondoren frontoian. Ikusmin handia piztu zuen emanaldiak, eta gogotik gozatu zuten dantzariek nahiz herritarrek.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej