Ehunka lagun atera da kalea Gotzon Aranburu presoa etxean nahi dutela aldarrikatzera

2056

Deskribapena

Ehunka lagun mobilizatu da Azpeitian Gotzon Aranburu presoa etxean nahi dutela aldarrikatzeko. Aurten 20 urte bete dira Aranburu atxilo hartu eta preso sartu zutenetik, eta haren egoera herriratzeko hainbat ekintza egin dituzte herrian Gotzon gurekin lelopean. Mnaifestazio jendetsuarekin borobildu dituzte antolatutako ekintzak, eta jende ugarik egin du bat Sareren deialdiarekin. Azpeitiko plazatik atera da manifestazioa, eta ohiko ibilbidea eginez eta alde zaharreko kaleak igarota, plazan amaitu da. Han egin dute ekitaldia. Bertsoak eskaini dituzte aurrena, eta Aranbururen senideek hartu dute hitza ondoren. Amaitzeko, Sareko kideek egin dute hitzartzea, eta bertan presoak etxean izan arte lanean jarraitzearen ezinbestekotasuna aldarrikatu dute.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej