Ibai Makazaga eta Ioana Osa nagusi Mahasti Krosean

375

Deskribapena

Ibai Makazaga oriotarra eta Ioana Osa ondarroarra nagusitu dira Mahasti Krosaren bosgarren edizioan. Biek hala biek hasieratik hartu dute lasterketa burua eta aurkariek ezin izan diete erritmoa jarraitu. Hori horrela, hirugarrenez erreskadan irabazi du Talaiberri txakolindegiak antolatutako lasterketa Makazagak, eta iazko denbora 43 segundoan hobetu du. Oriotarrak 31 minutu eta 42 segundoko denbora ezarri du. Osak, bestalde, 40 minutu eta 57 segundoan osatu du ibilbidea. Gizonetan, Mikel Usandizaga aiarra izan da bigarrena eta Tomas Agirre zarauztarra hirugarrena. Emakumeetan, berriz, Irune Lertxundi sailkatu da bigarren eta eta Ainhoa Usandizaga hirugarren, biak oriotarrak. Makazaga eta Osa, biak ala biak gustura agertu dira garaipena lortuta.

Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej