Auzolanean garbitu dute Igerain erreka Zarautzen

392

Deskribapena

Zarauzko Igerain erreka garbitzen aritu dira gaur goizean. 16 urte bi neskatok egin dute erreka garbitzeko deia, herri barruko ingurumena zaintzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz. Bikotea "pozik" agertu da gaurko deialdiak izan duen erantzunarekin; izan ere, dozena bat lagunek parte hartu dute ekimenean, tartean Gloria Vazquez Zarauzko Ingurumen zinegotziak. Erreketako landaredia naturalen berreskurapena bultzatzeko, gainera, haltzak eta lizarrak landatu dituzte errekaren ertz batean.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej