Batzar irekia egin du Sañu Bizirik plataformak Azpeitian

257

Deskribapena

Piaspe proiektu eolikoaren administrazio baimenaren eta ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eskaerei alegazioak aurkezteko kanpainaren barruan, Sañu Bizirik taldeko kideek luze eta zabal azaldu zituzten atzo Statkraft enpresak aurkeztutako txostenen xehetasunak eta haize erroten instalazioak izango lituzkeen eraginak. "Makroproiektuen inposaketa" eta Piasperi "ezetz" esateko arrazoiak izan ziren Azpeitiko Sanagustin kulturgunean egin zuten batzar informatiboaren ardatzak. Sañukoen azalpenak entzutera joan ziren ehundik gora herritarrek aretoa bete zuten. Apirilaren 5ean bukatuko da alegazioak aurkezteko epea, eta Sañu Bizirikek aurkeztuko dituen herri alegazioak babesteko sinadurak ematera gonbidatu zituzten herritarrak, eta apirilaren 13an energia makroproiektuen kontra Azpeitian bertan egingo den mobilizazioan parte hartzera ere bai.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej