Zabalik da 'Zumaia musikaz Dardarka' erakusketa

172

Deskribapena

1980ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arteko Zumaiako rockaren historia jaso du Dardara musika kolektiboak Zumaia musikaz Dardarka argazki erakusketan. Joan den ostiralaz geroztik zabalik da erakusketa Alondegiko Oxford aretoan. Lehen egunetan harrera beroa izan du erakusketak; izan ere, jende ugari bertaratu da eta horietatik asko, gainera, argazkitan agertzen diren musikariak. Iñigo Gonzalez eta Imanol Amilibia Dardara kolektiboko kideak dira, eta erakusketaren nondik norakoak eta dituzten asmoak zein diren azaldu dituzte.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej