Giro ederrean ari dira ospatzen Zestoan Zoroperi eguna

910

Deskribapena

Eguberri ondorena ere festan ari dira ospatzen gaur Zestoan; izan ere, abenduaren 26ak ohi bezala Zoroperi eguna ekarri du hara. Goizean hasita, ekintzaz betetako jai egitarauaz ari dira gozatzen herritarrak eta hara bertaratu direnak. Goizean lehen sektoreari lotutako azoka, lehiaketak eta dastaketak egin dituzte plazaren bueltan; artisauen, taloen eta bestelakoen salmenta postuak ere jarri dituzte eta ilara luzeak ikusi dira haien bueltan. Arratsaldean ere izango da zer gozatua Zestoan. Batetik, bertso-poteoan ibiliko dira batzuk Naia Arrizabalaga eta Aitor Mendiluze bertsolariekin; eta bestetik, Kiki, Koko eta Mokoren ikuskizuna izango dute haurrek Kultur Etxeko aretoan. Gauean, berriz, musika aukeran izango da: Obaneukek dantzarako gonbita egingo du udaletxe azpian; afal aurretik arituko dira lehendabizi eta 22:00etatik aurrera ondoren; eta Gaztetxean, saioa eskaniko du M&M DJak.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej