Izazpi, Oleta eta Samiño "arriskuan" daudela ohartarazi dute Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez plataformek

815

Deskribapena

Sañu bizirik! eta Oletan ere ez! Plataformek agerraldia egin dute gaur, larunbata, Azpeitiko plazan. Eskualdeko hainbat menditan zentral eolikoak eraikitzeko proiektuen berri jakin zenetik bi urte igaro direla nabarmendu dute plataformek, eta Orduz geroztik proiektu horien inguruko berri gutxi izan dela. Dena den, salatu dute azken asteotan Izazpi, Samiño eta Oleta mendietan Green Capital enpresak gauzatu nahi duen Buruzai proiektuak abiada hartu duela. Abenduaren 15ean argitaratu zen ofizialki Buruzai proiektua, eta plataformek adierazi dute aurrez Azkoitiko Udalak hango lurretan 80 metroko altuera duen haize neurgailu bat jartzeko baimena emana zuela. Proiektuek eragina duten herrietako udalei ere dei egin die plataformak gaur, eta horien inguruan duten ikuspuntua herritarren aurrean zehazteko eskatu diete.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej