Zabalik da Aizpurutxon 'Urbasoko marmarrak' erakusketa

892

Deskribapena

‘Urbasoko marmarrak’ izeneko erakusketa ireki zuten atzo, zapatua, Aizpurutxon; izan ere, urte amaieran itxiko duten San Agustin taberna eta haren aurreko Panaderia etxea arte galeria bilakatu dituzte inguruotako sortzaileek. Txoko desberdinetako jende ugari joan zen 23 artistak jarritako lanak ikustera. Gorka Larrañaga artista azkoitiarrak eta Andoni Salamero idazle eta olerkigile zumarragarrak zuzendu zuten erakusketa. Larrañagak erakusketaren nondik norakoak azaldu zituzten kamera aurrean. San Agustin tabernan hasi zuten zirkuitua eta Salamerok ibilbidearen nondik norakoak azaldu zituen han. Bost gune desberdinetan banatu dute erakusketa, eta Salameroren eskutik, gunez gune egin zuten zirkuitua bertaratutakoek. Gainera, Arantxa Irizar San Agustin tabernako arduradunari galderak egin zizkion zumarragarrak, baita tabernako arduradunei bi bertso eskaini ere, haiek guztiz hunkituz. Tabernako eskaintzak eta kontakizunak amaituta, Panaderia etxera zuzendu ziren guztiak, eta han beste lau guneak ezagutu zituzten bertaratutakoek, denak ere Larrañagaren eta Salameroren gidaritzapean.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej