Ohiturari jarraituz Dantzari Txikien Dantza Sueltoko Txapelketa egin dute

803

Deskribapena

Gaur San Nikolas eguna ospatzen ari dira Orion eta ohiturari jarraituz Dantzari Txikien Dantza Sueltoko Txapelketa egin dute eguerdian plazan, Harribilek antolatuta. Zortzi bikotek parte hartu dute emanaldian, eta ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Lehia estua izan da parte hartzaileen artean eta, azkenean, Enara Artola eta Mikel Esnaola lezotarrek irabazi dute txapelketa; bigarren sailkatu dira Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra, eta hirugarrenak izan dira, June Izagirre eta Jare Labaka azpeitiarrak.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej