Emakume futbolariek hartu dute Zarauzko hondartza, Plaieroetako jardunaldi berezian

1000

Deskribapena

Emakumeak eta futbola izan ziren protagonistak atzo, Zarauzko hondartzan; izan ere, plaieroetako antolatzaileek sustatuta, Emakume Futbolari Eguna jokatu zuten goizean zehar hondartzan. Modu horretan, txapelketa ofizialeko lau partidez aparte, bestelako sei lagunarteko partida jokatu zituzten saio irekira animatu ziren hamabi taldeek. Adin desberdinetako emakumeak elkartu zituen egitasmoak, eta denek sentipen onekin amaitu zuten jardunaldia. Txapelketa ofizialekoak, serioago aritu ziren nor baino nor puntu garrantzitsuak baitzeuden jokoan sailkapenari begira. Saio irekiko jokalariak ez ezik, antolatzaileak ere pozik agertu ziren egitasmoak izandako harrerarekin. Besteak beste, emakumeak plaieroetara animatzea zen ekimenaren xedea. Markagailuko azken emaitza gutxienekoa zen atzokoan, eta giro zein lehia jatorra nagusitu ziren. Jardunaldia borobiltzeko, partida guztiak amaitutakoan malekoian hamaiketakoa egin zuten parte-hartzaile guztiek.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej