Hasi da tubaren bueltako jaialdia Azpeitian

1366

Deskribapena

Beste urte batez, Tuba Jaialdia iritsi da Azpeitira. Atzo, ostiralez, ekin zioten egitasmoaren hamahirugarren aldiari, Tempo di Divertimento mezua lelo hartuta. Atzo arratsaldean masterclassa egin zuten Musika bandaren Soreasuko lokalean, David Muñoz tuba eta bonbardino instrumentuen irakasleak gidatuta. Ondoren, 20:00etan, bat egin zuten kantujirakoen eta jaialdiaren antolatzaileen doinuek. Kantubajira ekimena antolatu zuten, eta Perez Arregi plazatik hasita, Alde Zaharrean barrena ibili ziren, kaleak musikaz alaitzen. Gaur goizean jarraitu dute 13. Tuba Jaialdiaren barruko ekintzekin. Tuba Gym izeneko saioa egin dute musika bandaren lokalean. Musika instrumentu hori jotzeko garrantzitsuak diren askotariko mugimenduak eta arnasketak nola egin ikasi dute Abel Fernandezen eta David Muñozen eskutik, ariketa desberdinak eginez eta tuban trebatuz. Gaur arratsaldean borobilduko dute egitaraua, eta kontzertu berezia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean. Unai Frantsezena Azpeitiko bandako Zuzendaria eta Gorka Mujika, Elgoibarko musika bandako zuzendariak zuzenduko dute kontzertua. Emanaldian zehar Tuba Art jarduera egingo dute ADI eskolako ikasleek eta irakasleek. Sortzen dituzten lan horiek ikusgai egongo dira uriarren 30etik azaroaren 13ra bitartean, Sanagustinen.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej