Itxasmendi Tenis Txapelketa

1231

Deskribapena

Irailaren hasieran abiatu zuten Itxasmendi Tenis Txapelketa estreinekoz. Guztira, 30 jokalarik eman zuten izena, eta horiek hiru mailatan banatuta aritu dira lehian: 16 urtez azpikoen, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorian, alegia. Txapelketak hilabete inguru iraungo du eta finalak Itxasmendi auzoko jaietan jokatzea aurreikusten dute, irailaren 30ean, hain zuzen ere. Asier Fernandez da txapelketaren antolatzailea eta gustura agertu da txapelketak izan duen oihartzunarekin eta erantzunarekin.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej