'Getariarren Bira' dokumentalaren erreportaia

1183

Deskribapena

Urtebete igaro da Elkanoren Lehorreratzea egin zenetik, iaz. Berezia izan zen, 100. urtea zuelako, eta bat egiten zuelako lehen mundubiraren 500. urteurrenarekin. Lehorreratze berezi horri buruz ‘Getariarren Bira’ izeneko dokumentala egin du Urolako Komunikazio Taldeak Getariako Udalarekin elkarlanean. Helburua izan da egun borobilaren atzetik egon den hausnarketa, lanketa eta parte hartze prozesua jasotzea, eta igande honetan estreinatuko dute herritarren aurrean, 19:00etan, Iturzaeta aretoan.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej