‘Use’ garaile eta plaza beteta, Azpeitiko Errekortarien Txapelketan

1431

Deskribapena

Zezen Beltzek eta Toropasion enpresak antolatuta eta udalaren laguntzarekin, Azpeitiko Errekortarien Txapelketa jokatu zuten atzo Azpeitiko zezen plazan. Goizean ez bezala, eguraldiak eutsi egin zion ikuskizunak iraun zuen ia denbora guztian, eta goraino bete zen lekua, 3.000 ikusle ingururekin. Guztira 12 errekortarik parte hartu zuten atzokoan: Jonatan Estebanez Petak, Ander Gallastegik, Aaron Grandek, Javier Perezek, Gorka Santamariak, Mikel Vallejok, Pablo Martin Guindik, Jose Carlos Garciak, Javier Mansak, Mario Alcadek, Eusebio Sacristan Usek eta David Ramirez Pequek. Azken horrek aspaldi egin gabeko trikimailuak egiteko ere aprobetxatu zuen atzoko plaza. Errekorte arriskutsu bezain ederrak egin zituzten 12 errekortariek, eta izugarrizko ikuskizuna eskainita, Eusebio Sacristan Usek irabazi zuen atzoko txapelketa. Atzokoarekin, seigarren aldiz irabazi du dagoeneko Azpeitiko lehen garaikurra Valladolideko errekortariak. Bigarren sailkatu zen Jonatan Estebanez Peta, hirugarren Juan Carlos Garcia Juancar, eta laugarren Mikel Vallejo gasteiztarra. Azken horrek errekorte onenaren saria ere eskuratu zuen.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej