Ekaineko GUKA magazina: 3x09
Deskribapena
-
Ekaineko magazinean, besteak beste, Arantzazu Araneta rally gidariari egindako elkarrizketa, 'Zurak eta ezpalak' atalean Jose Luis eta Miren Gorrotxategi aita-alabekin kulturaz eta euskaraz izandako solasaldia, eta 'Urrutira joan gabe' atalean Zumaiako Flischean egindako ibilbidea izango dira ikusgai. Hori ez ezik, Guka lehiaketaren finala ere jaso dugu atal honetan. Gainera, 'Parean eta pareko' atalean Julen Portillo eta Nerea Rodriguez influencerrak elkarrizketatu ditugu.