I. Basque Country Cup uretako motoen txapelketa jokatzen ari dira Getarian

1678

Deskribapena

Atzo hasita, gaur jokatu dute I. basque country cup uretako motoen txapelketako bigarren jardunaldia. Eguzkia lagun, ikusmina sortu du txapelketak, eta asko izan dira portu ingurura gerturatu diren herritarrak. 11:00ak pasatxo irten dira motorrak Elantxobe aldera, handik buelta egin eta berriro Getariara itzultzeko. Aurretik, ordea, Getariako Malkorbe hondartzan egon dira motoak. Pixkanaka pixkanaka gerturatu dira guztiak, eta epaileen baimena jaso ostean sartu dira uretara. Denak prest zeudenean ekin diote lasterketari, eta goizeko lehian Aitzol arakistain debarra nagusitu da. 15:00tan irtengo dira berriz motoak, eta bihar goizean egingo dute azken jardunaldia. Eguardian aurreikusten dute antolatzaileek sari banaketa.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej