Elhuyar aldizkariko zuzendari aldaketari buruzko elkarrizketa ( Ana Galarraga eta Aitziber Agirre )
Deskribapena
- Elhuyar aldizkariak zuzendari berriak ditu: Egoitz Etxebeste Aduriz oiartzuarra eta Ana Galarraga Aiestaran zarauztarra. Azken honek ongi ezagutzen du etxea, gainera. Izan ere, 21 urte daramatza bertan lanean. Zazpi urteren ostean aldizkariaren zuzendaritza utzi duena Orioko bizilaguna den Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute da. Azken biekin elkartu nahi izan dugu aldaketa honen eta hainbat gairi buruz hitz egiteko.