Jon Gurrutxaga Desgaraian taldeko abeslariari elkarrizketa
Deskribapena
- Desgaraian musika taldeak Gauden aldian izeneko diskoa aurkeztuko du otsailaren 24an Azpeitiko Gaztetxean. Jon Gurrutxaga azpeitiarra da taldeko abeslaria, eta ondoan ditu beste bost kide: Markel De Reparaz, Xabi Agirrezabala, Ekain Alzola, Garikoitz Ortiz de Villalba eta Peru Iparragirre. Hamar abestiko diskoa ondu dute, eta aurkezpenerako prest daude. Gonbidatu bereziak izango dituzte biharko estreineko kontzertuan, eta tartean izango da Idoia Azurmendi musikaria. Aurkezpenaren atarian, Jon Gurrutxagarekin elkartu gara orain arteko ibilbideaz gehiago jakiteko asmoz