Azkoitiko gaztetxoak murgildu dira mozorroen festan

1798

Deskribapena

Azkoitiarrak murgildu dira mozorroen festan. Floreaga Ikastetxekoen eta Xabier Munibe Ikastolakoen kalejira koloretsuarekin hasi ziren aurten ere Azkoitiko karnabalak atzo arratsaldean. Eguzki epeletan egin zuten ibilbidea, kale ertzeetan ikusle ugari zutela. Askotariko mozorro alai eta koloretsuak soinean jantzita osatu zuten kalejira. Ondoren, 5etan hasita, gaztetxo ugari elkartu zen plazan, eta dantzaldia egin zuten Oihan Vega DJak jarritako musikaren doinuekin. Hona hemen atzoko kalejirak utzitako irudiak.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej