Pasaiako segadan hildakoen senideek gizartearen babesa eskatu dute ireki berri den auzia "behar bezala" iker dadin

1971

Deskribapena

Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak berriz ireki du Pasaiako segadaren auzia, eta errekonozimendu saio batera deitu ditu 1984ko martxoaren 22ko operazioan parte hartu zuten zazpi polizia. Horren harira, Pasaiako Segadan eraildakoen senideek eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek agerraldia egin dute gaur eguardian. Adierazi dute 40 urte daramatzatela auzia salatzen, eta azpimarratu dute badela ordua gertatutakoa behar bezala ikertzeko eta argitzeko. Horretarako gizartearen babesa garrantzitsua izango dela adierazi dute, eta aurreratu dute harreman dinamika bat abiatuko dutela gizarte eragileekin, alderdi politikoekin nahiz sidikatuekin, gaurtik errekonozimendu saiora bitarte.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej