Azpeitiak hartu du 2023ko Bertso Eguna

3999

Deskribapena

Azpeitiak hartu du 2023ko Bertso Eguna, eta eguraldi petrala ez da bertsozaleen festa zapuzteko gai izan. Atzo, larunbatez, ospatu zuten Bertso Eguna, eta goizean goizetik, bertsoa, jan-edana eta giro ona izan ziren protagonistak Azpeitian. Eguerdian Alde Zaharrean barrena bertso poteoa egin ostean, bazkariak izan ziren Ziripot, Zulo-Zabal, Oilo-Soro, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan, eta bertsolariek bertsoz girotu zuten bazkalostea. Gauean borobildu zuten festa Azoka Plazan egindako bertso afariarekin. Eguna amaitzean, pozik agertu ziren bertsozaleak nahiz antolatzaileak.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej