Azken erabakiaren esperoan, danborradarako gogotsu daude Azpeitiko gaztetxoak

334

Deskribapena

Azpeitiko gaztetxoak ere dagoeneko hasi dira atabalak astintzen. Atzo egin zuten haurren lehen entsegua Izarraiz pilotalekuan, nahiz eta umeen danborrada noiz egingo den ziur ez dakiten arren. Izan ere, San Sebastian egunerako eguraldi kaskarra iragarri dute, eta ostegun eguerdian erabakiko dute umeen danborrada ostiralean edo igandean egin. Hala ere, herriko haurrak danborradarako gogoz agertu dira.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej