Mikel Amenabar eta Gabonetako erakusleiho ikusgarria

1837

Deskribapena

Gabonetako erakusleiho ikusgarria sortu dute Amenabar dendako Mikel Amenabarrek eta haren iloba Ainhoak. Maiatzean hasi ziren sortze prozesuarekin, eta etxe erraldoi bat egin dute, Gabon giroz jantzitakoa. Etxearen azpian, aldiz, Olentzero eta Maridomingi, Errege Magoak, gaztaina saltzailea eta beste hainbat pertsonaia irudikatu dituzte. Ikusmin handia eragin du erakusleihoak, eta herritar ugari bertaratu da Elizkalera Amenabarrekoek egindako eskulanaren emaitza ikustera. Dendako arduradunak oso gustura daude herritarrek erakutsitako babesarekin.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej