"Zaintzen duen Zumaia" irudikatzeko eta eraikitzeko jardunaldiak egin dituzte Emakumeon* Etxean

4161

Deskribapena

Zaintza, zaintza lanak nahiz zaintza ereduak izan dituzte hizpide eta aztergai Zumaiako Emakumeon* Etxean. Izan ere, ‘Zaintzen duen Zumaia” irudikatu eta eraiki nahi dute Emakumeon* Etxeak, Malen Etxeak eta mugimendu feministak, eta helburu hori lortzeko abiatutako prozesuaren barruan, egun osoko jardunaldia egin dute gaur. Zaintzen duen Zumaia irudikatzen ari gara izena jarri diote jardunaldiari, eta adin desberdinetako hamarnaka lagun bertaratu da saioetara. Maddi Altuna mugimendu feministako kidea eta Aratz Zearreta Emakumeon* Etxeko dinamizatzailea dira egitasmoaren sustatzaileetako bi, eta haiek azaldu dituzte jardunaldien inguruko xehetasunak. Herritik sortutako proiektuetan jarri nahi dute arreta, eta horren adibide da Zestoan garatu dutena. Hori dela eta, Zestoako 3Z elkarteko kide Xanti Ugartek haien esperientzia elkarbanatu du gaurko jardunaldietan. Hain zuzen, Zainketen antolaketa sozialerako abiatu duten proiektuaz aritu da Ugarte. Zaintzen duen Zumaia nola irudikatzen duten hausnartuko dute arratsaldeko saioan, eta horrekin borobilduko dituzte gaurko jardunaldiak.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej