Piaspe proiektu eolikoaren inguruko batzar irekia egin zuten atzo

3241

Deskribapena

Jakinmina, eztabaidak eta protestak eragin zituen, Azpeitiko Udalak eta Statkraft enpresak Piaspeko proiektu eolikoaz egindako batzar irekiak. Azpeitiko Udaletik, Nagore Alkorta alkatea eta Josu Labaka estrategia eta hirigintza zinegotzia izan ziren herritarrei azalpenak emateaz arduratu zirenak. Starfrakt enpresatik, Piaspe proiektuko arduradun Jon Zayasek eta Juan Miguel Alvarezek hartu zuten hitza. Hiru ziren atzoko batzarraren helburu nagusiak: Piaspe proiektuaren berri ematea, udalaren ikuspuntua azaltzea eta herritarren galderei erantzutea. EH Bilduko bi udal ordezkariek hartu zuten hitza aurrena, eta adierazi zuten Azpeitiko Udala ez dagoela «itsu-itsuan» proiektuaren alde, baina krisi energetikoaren aurrean ekitearen garrantzia azpimarratu zuten. Statkraften proiektuak eredu propio bat lantzeko aukera zabal dezakeela uste duten arren, proiektua nahiz proiektu eredua bera aztertzeko daudela jakinarazi zuten. Horrenbestez, azpimarratu zuten gaur gaurkoz Piaspe proiektua “zabalik” dagoela. Halaber jakinarazi zuten EH Bilduk energia berriztagarrien aldeko apustua egiten duela, baina ez edozein preziotan. Starfrakt enpresako hainbat ordezkarik ere hartu zuten hitza. Piaspe proiektuko arduradun Jon Zayasek ez ezik, enpresako hainbat arlotako adituek eman zituzten egitasmoaren inguruko zehaztapenak. Zayasek adierazi zuen, enpresarentzako hitzordu konplikatua zela atzokoa. Dena den, aipatu zuen, azpeitiarren zalantzak eta iritziak jasotzea oso garrantzitsua dela haientzat. Batzarra hasterako giroa bero zegoen, eta are gehiago berotu zen galderen eta erantzunen txandan. Hasiera batean, galderei ordu erdi inguruko tartea ematea aurreikusten zuten batzarraren deitzaileek, baina, azkenean, ia bi ordu luzatu zen. Askotarikoak izan ziren herritarrek egindako galderak eta ekarpenak. Besteak beste, Sañu inguruetako lur sailetako baserritarren nekazal jardueraren etorkizunaz, parke eolikoak ingurumenean izango duen eraginaz, parkearen kostu ekonomikoaz, proiektuaren onuradunez eta energiaren balizko banaketaz nahiz epe motzerako hurrengo urratsez galdetu zuten herritarrak. Koalizioaren jarrera eta posizionamenduaren aurka agertu ziren beste asko. Hainbatek alkateari egin zioten eskaera zuzenean, eta alderdiaren aurretik herriaren alde egoteko galdegin zioten. Galderek erantzun zuten bitartean txalo zaparradak nahiz txistu hotsak entzun ziren aretoan. Atzoko batzarra oso-osorik ikusgai jarriko du Urolako Komunikazio Taldeak, Uztarrian nahiz Erlo Telebistan. Hiru ziren atzoko batzarraren helburu nagusiak: Piaspe proiektuaren berri ematea, udalaren ikuspuntua azaltzea eta herritarren galderei erantzutea. EH Bilduko bi udal ordezkariek hartu zuten hitza aurrena, eta krisi energetikoaren hainbat zertzelada aipatuta, krisiaren aurrean ahalik eta azkarren erantzutearen garrantzia nabarmendu zuten. Era berean, azpimarratu zuten gaur gaurkoz Piaspe proiektua “zabalik” dagoela, eta, beraz, ez dagoela ezer itxita. Halaber jakinarazi zuten EH Bilduk energia berriztagarrien aldeko apustua egiten duela, baina ez edozein preziotan. Starfrakt enpresako hainbat ordezkarik ere hartu zuten hitza. Piaspe proiektuko arduradun Jon Zayasek ez ezik, enpresako hainbat arlotako adituek eman zituzten egitasmoaren inguruko zehaztapenak. Zayasek adierazi zuen, enpresarentzako hitzordu konplikatua zela atzokoa. Dena den, aipatu zuen, azpeitiarren zalantzak eta iritziak jasotzea oso garrantzitsua dela haientzat. Batzarra hasterako giroa bero zegoen, eta are gehiago berotu zen galderen eta erantzunen txandan. Hasiera batean, galderei ordu erdi inguruko tartea ematea aurreikusten zuten batzarraren deitzaileek, baina, azkenean, ia bi ordu luzatu zen. Askotarikoak izan ziren herritarrek egindako galderak eta ekarpenak. Besteak beste, Sañu inguruetako lur sailetako baserritarren nekazal jardueraren etorkizunaz, parke eolikoak ingurumenean izango duen eraginaz, parkearen kostu ekonomikoaz, proiektuaren onuradunez eta energiaren balizko banaketaz nahiz epe motzerako hurrengo urratsez galdetu zuten herritarrak. Koalizioaren jarrera eta posizionamenduaren aurka agertu ziren beste asko. Hainbatek alkateari egin zioten eskaera zuzenean, eta alderdiaren aurretik herriaren alde egoteko galdegin zioten. Galderek erantzun zuten bitartean txalo zaparradak nahiz txistu hotsak entzun ziren aretoan. Atzoko batzarra oso-osorik ikusgai jarriko du Urolako Komunikazio Taldeak, Uztarrian nahiz Erlo Telebistan.

Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej