'Eskuak' artelan bilduma ikusgai, Zumaiko Oxford aretoan

2888

Deskribapena

Ireki dute Ramon Suarez Zuloagak eskuak gai hartuta eta artisauen lana gorestuz sortutako ‘Eskuak’ izeneko erakusketa. Hain zuzen, atzo egin zuten irekiera ekitaldia Zumaiako Oxford aretoan, eta artelanen bilduma bertan izango da ikusgai urriaren 16ra bitartean. Musikaz girotuta egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, Ramon Suarez Zuloaga artistak, erakusketaren komisario Ismael Manterolak, Zumaiako Alkate Iñaki Ostolazak eta Maria Zubimendi musikariak. Bisitariek askotariko neurri eta formatutako artelanak ikusteko aukera izango dute; izan ere, Margolanak, marrazkiak, eskulturak nahiz argazkiak jarri dituzte ikusgai; guztira, 60 inguru artelan. Horietako asko artisten eta bildumagilearen konplizitatearen lekuko dira. Astelehenetik igandera bitartean irekiko dute erakusketa, eta sarrera librea izango da.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej