Aspaldiko txupinazo jendetsuenarekin hasi dira Zestoako amabirjinak

3351

Deskribapena

Txupinazo jendetsuarekin hasi dira Amabirjinak Zestoan. Atzo arratsaldean ekin zieten zestoarrek herriko festei giro paregabean. Itxaropena dantza taldekoek bota zuten zuziria, eta herritar asko elkartu zen plazan ekitaldirako. Itxaropenakoek festak dantzan gozatzeko gonbita egin zieten guztiei. Txupinazoa botata musika izan zen protagonista, udal musika bandak eta Pantxo Balbuenak girotu baitzituzten herriko kaleak.

Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej