Kolorez eta festaz jantzi dituzte Zumaiako kaleak Kuadrilla Egunean

3577

Deskribapena

Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira gaur, larunbata, Zumaian, eta goizetik hasita festa giroa nabaria da herrian. Eguerdiko poteaoren ostean, bazkaritarako tartea hartu dute gehienek, eta arratsaldean jarraitu dute festarekin. Gaztetxoentzat kuadrilla arteko jolasak izan dira Odietan, eta hainbat izan dira parte hartzera animatu diren lagunak. Ondoren, kalejira izan da herriko kaleetan barrena Jainekin txarangaren eskutik, eta Dardara Festekin borobilduko dute eguna. Besteak beste, Marlik, Madeleine, Kuartz, The Wizards eta Joseba Irazoki eta Lagunak arituko dira oholtzan.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej