Doinu berrien plaza: Keia

2679

Deskribapena

Keia musika taldea da UKT-k eskualdeko musikariei ahotsa emateko sortu duen 'Doinu berrien plaza' saioko bosgarren gonbidatua. Talde berria den arren, musikaren munduan ibilbide eta esperientzia luzea duten musikariek osatzen dute Keia, eta horietako bi dira Ane Arruti (ahotsa) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra). Horiek biak elkartu dira Maialen Etxaniz kazetariarekin, eta taldearen nondik norakoez, musikari bakoitzak taldeak ematen dionaz, entzuten duten musikaz nahiz musikari berriei ematen zaizkien aukerez aritu dira solasean.

Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej