"Punta-puntako" errekortari erakustaldia izango da Azpeitian Santio Egunez

5484

Deskribapena

Hiru urteko etenaren ostean, bueltan da Errekortari Txapelketa Nagusiko Azpeitiko saioa. Uztailaren 25ean, Santio egunez, eskainiko dute erakustaldia Azpeitiko zezen plazan, 18:00etan hasita. Beste urte batez Zezen Beltz elkarteak eta Toropasión enpresak antolatu dute txapelketa, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, aurtengo saioa “punta-puntakoa" izango da. Erakustaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Azpeitian Pastorkua, Mendizaleak, Berdie, Jim Clark, Eguzkitza, Etxe Zuri eta Kantoi tabernetan eskura daitezke sarrerak eta eta Azkoitian, Elurre kafetegian. Horrez gain, uztailaren 21ean, 22an eta 25ean sarrerak saltzeko postua jarriko dute plazan.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej