Pentsiodunen aldarriak lau haizetara, eskualdetik igaro den Bizikleta Martxan

7450

Deskribapena

Gutxieneko pentsio duinen alde, zaintza lanen partekatzearen alde, eta zerbitzu publiko unibertsalen defendatsan kalera atera da beste behin Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, eta ez edozein modutara. Aurreneko aldiz, bizikleta martxa antolatu dute mugimenduko kideek, eta atzo ekin zioten ibilbideari Donostian. Urola Kostatik igaro ziren atzo: Oriotik, Zarauztik, Zumaiatik eta Azpeititik. Hain zuzen, Azpeitian egin zuten eguneko azken geldialdia. Ekimenaren sustatzaile eta antolatzaile da Jesus Mari Sabies, eta hark adierazi duenez, ekimenaren helburua aldarriak kalera ateratzea eta ikusgarri egitea da.

Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej