Gipuzkoako I. Hanburgesa Artisau Lehiaketa

7172

Deskribapena

Gipuzkoako I. Hanburgesa Artisau Lehiaketa egin zuten atzo Azpeitian. Guztira, 21 harakinek parte hartu zuten txapelketan, eta horietatik bost izan ziren azpeitiarrak. Aurkeztutako hanburgesa guztiak probatu ostean, epamaihaiaren arabera, Agirre Etxe harategiarena izan da edizio honetako onena. Gainera, lehiaketa tarteko, herritar guztiek izan zuten hanburgesak dastatzeko aukera. Janariaren osagarri gisa, garagardo artisauaz ere gozatu ahal izan zuten herritarrek; zehazki, Euskal Herriko bost garagardo ekoizleren produktuak izan ziren dastagai. Lehiaketak nahiz dastaketak ikuspuntu solidarioa izan zuten. Izan ere, bildutako dirua gerrak kaltetutako pertsonentzako materiala erostera bideratuko dute.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej