Hasiera bikaina izan du Literaturiak

1547

Deskribapena

Ana Malagon idazlearen manifestuAREKIN ekin zioten atzo Literaturiari, Euskal letren plazari. Ohiko moduan, egitarau oparoa izango du: emanaldiak, taillerrak, mahai inguruak, ipuin kontaketak, poesia ikuskizunak, liburu azoka… Azokaren irekierarekin batera, Zarauzko Itxaropena argitaletxe eta inprimategia omendu dute, euskal literaturari egindako ekarpena aitortzeko. Gerra osteko euskal liburugintzaren oinarriak jarri zituen argitaletxe bezala, bereziki Kulixka Sortaren bitartez. Askotariko lanak bildu zituzten bilduma horretan, besteak beste, Txomin Agirre, Lizardi, Emeterio Arrese eta Gabriel Aresti.
Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej