Igarako Errotan egin dituzten bisita gidatuen balorazio positiboa egin dute

4455

Deskribapena

Asko izan dira Aste Santuko oporrak herritik kanpo aprobetxatu dituzten herritarrak, baina herrian ere izan da hainbat ekintza. Tartean, Igarako Errotako bisita gidatuak. XVIII. mendeko errota baten funtzionamendua ezagutu nahiz arto hirina nola egiten zuten erakusteko, lau egunetan izan dira bisita gidatuak bertan. Itziar Unanue Ekoetxeko langileak adierazi duenez, “jendea mugitu da opor egunetan eta, batez ere, inguruko herrietako bizilagunak izan dira bertaratu diren gehienak”. Unanuek gaineratu du, Gipuzkoako Erroten egunaren bueltan Igarako Errota martxan jarriko dutela berriro maiatzaren 8an.

Back to Top
INFOSARE  ERLO TELEBISTA GITB 28kanala OIZMENDI
TOKIKOM ej